Orri honetan kirol federatuari buruzko informazioa eskuratzeko aukera izango duzu. Alde batetik, indarrean dauden federazioen araudia ezagutu ahal izango duzu. Atal honetan, araudia bi taldetan banatu da: araudi orokorra eta hauteskunde-araudia. Bestalde, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Federazioen zerrenda ikusteko aukera izango duzu.
Gaur egun, indarrean dagoen dekretua 16/2006 Dekretua da, urtarrilaren 31koa, Euskal Kirol Federazioei buruzkoa.
Kirol klub bat sortzeko asmoa baldin baduzu, kontuan hartu eskumen hori (kirol kluben erregistroa) Eusko Jaurlaritzari dagokiola. Esteka honen bitartez, baduzu informazioa jasotzea eta baliabide telematikoak erabiltzea honako helburu hauek lortzeko: