Aktibatek

 

Oso pozik gaude Gipuzkoako beste eragileekin elkarlanean garatu dugun Aktibatek proiektu fisiko - digitala berria iragartzeaz.

Aktibatek, teknologia berrian oinarritutako gorputz eta kirol jardueren zerbitzu baten diseinurako hausnarketa prozesu bat da. Digitalizazio berriak erabiltzeak gazteen artean jarduera fisikoa bultzatzeko sor ditzaketen aukerak aztertu eta aurrera eraman nahi dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzutik.

Hain zuzen ere, diseinatu da bideojokoen praktika eta ariketa fisikoaren praktika erregularra uztartzen dituen zerbitzu bat. Horrela, gazteek bideojokoekiko duten interesa jarduera fisikoaren sustapenarekin lotu nahi da.

Txapelketa fisiko-digitala maiatzaren 29an hasten da eta ekainaren 25ean bukatzen da eta bakarrik 14 eta 18 urte tarteko gazteek parte hartu dezakete.

 

Aktibatek aurkezpena 2023