Kirol Zerbitzuaren zeregina

Gipuzkoako entitate bat gara, gipuzkoar guztiei jarduera fisikoa eta kirola praktikatzeko erraztasunak emateaz arduratzen dena, herritarrei behar adinako konfiantza emateko, tokiko entitateei, klubei, federazioei eta lurraldeko gainerako entitateei laguntza eta koordinazioa eskaintzeko; kirola egiten hasteko bermeak ezartzeko, jarduera fisikorako aukerak sortzeko, eta gure gizartearen erronka garrantzitsuenak konpontzen laguntzeko; batez ere, premia handienak dituzten kolektiboei arreta emanez.

Kirol Zerbitzuaren ikuspegia

Gipuzkoarrak egiten duten jarduera fisikoaz eta kirolaz harro egon daitezen nahi dugu, eta baita jarduera hori sustatzeaz arduratzen diren erakundeez ere. Aldundiko Kirol Zerbitzua gertu eta udalekin koordinatuta dagoen erakundea da, etengabe ikasten ari dena, beste entitateekin lankidetzan aritzeko eta kirol arloan berrikuntzak ezartzeko prest dagoena, gipuzkoarren erronka nagusiekin konprometituta, eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan esperientzia, ezagutza, baliabideak eta lidergoa dituena.