Zure taldekoak gara

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, Emakunderen laguntzarekin, kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Euskadiko zerbitzua aurkeztu dute. ‘Zure taldekoak gara’ goiburua erabilita, aipatutako problematika ekiditeko biktimei, haien inguruneari eta federazioei, klubei eta elkarteei laguntza ematea du xede.