Kirolak
Gipuzkoa, toki on bat kirolerako.
Gipuzkoa, toki on bat kirolerako. Zaila da ez topatzea gure kaleetan norbait txirrindan, korrika edo kirol instalazio batera doana, kirol poltsa bat eskutan daramala. Larunbatetan familia ugari dabil gure hiri eta herrietan, etxeko txikienak lagunduz eskola kiroletako ekimenetara. Hemen kirola egitea, antolatzea eta ikustea dugu gustoko. Kirol praktika, boluntariotza eta kirol probetara bertaratzen den jendearen estatikak, bereziki kirol proba herrikoietara, Europa mailako altuenen artean daude. Dagoeneko kirola praktikatzen baduzu maiz, toki on batean zaude, aukera desberdinez inguratua, erakunde eta pertsona ugariz inguratua, aktiboa mantentzen lagunduko zaituztena. Oraindik lortu ez baduzu ere, toki on batean zaude. Sartu webgunean eta kirol gipuzkoarrarekin hunkitu zaitez. Erraz jartzen dizugu.
Destakatuak
Buletina
Kirol arloko informazioa jaso nahi duzu zure posta elektronikoan?


Eentzun!
Partida egun bat. 8 eta 12 urte bitarteko haurrak. Eta harmaila jendez gainezka: gurasoak, senideak, lagunak… Presio apur bat. Oihu bakar bat. Edo aurpegiratze bat. Horietako bat nahikoa da kirolak irakaspen edo gozamen iturri izateari utz diezaion. Harmailetan kontzientzia pizteko, Eee!ntzun jaio da. Eskolarteko neurketa bakoitzaren aurreko 'haka'. Gipuzkoako haurrek ahots bateratua izan dezaten. Kirolaren benetako balioez gozatzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.

Mugiment Gipuzkoa
Pertsona aktibo eta ez sendetarioa aldagai eta baldintza anitz askoren menpe dago. Hemen, bizitza aktiboa sustatzeko martxan jarri ditugun estrategia eta ekintzen berri ematen dizugu.

Ekitate politikak jardunaldia
Jarduera fisiko ezak gehiago eragiten die gizarte mailan ahulenak diren pertsonei; izan ere, baliabide ekonomiko gutxien dutenek, ikasketa maila apalekoek, emakumeek, adinekoek, eta ingurune apaletan bizi direnek jarduera fisiko gutxiago egiten dute.

25 urte pertsonak hezitzen
Talde bateko kide direla sentitzea. Laguntzea. Lankidetzan jardutea. Taldea egitea. Kirolak, osasuna zaintzeaz gain, harremanak sortzen ditu. Gure gizartean hain garrantzitsuak diren balioak irakasten dizkie haurrei, hala nola integrazioa, elkartasuna eta errespetua.
Azken Albisteak
Kultura eta Kirol Departamentuak eta ONCEk elkarlanean jardungo dute 2026ko Erreginaren Kopa irisgarriagoa izan dadin
Hitzarmenak irisgarritasun, sentsibilizazio eta prestakuntza neurriak txertatzeko aukera emango du, pertsona itsuek edo ikusmen urritasuna dutenek lehiaketa berdintasun baldintzetan jarraitu ahal izan dezaten.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak 2026ko Erreginaren Kopa irekia, inklusiboa eta lurralde guztiarekin konektatutakoa izatea nahi du
Donostian eta Gipuzkoan egingo da azken fasea, Illunben, maiatzaren 8tik 10era, emakumeen kirola, inklusioa eta herritarren parte-hartzea indartzeko jarduera-programa zabal batekin.
Gipuzkoa Realarekin bat egingo du 11 udalerritan fan zone-ak jarriz
Gipuzkoako biztanleriaren erdiak bere udalerrian izango du Errege Kopako finala jarraitzeko fan zone bat. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek 11 gune jarriko dituzte lurralde osoan banatuta, eta, gainera, garraio publikoa indartuko da ospakizun partekatua, erosoa, eskuragarria, segurua eta jasangarria izan dadin.



