Hemen saio presentzialik gabeko nerabeen jarduera fisiko eta kirol sustapenerako baliabideak aurkituko dituzu. Nerabeen beharrak eta ongizate integrala erdigunean jarriz, hainbat alderdi jorratuko dituzten orientazio tresnak dituzu.
Batetik, alderdi mental, emozional, eta soziala garatzen lagunduko duten fitxak proposatzen dizkizuegu. Sarri entrenamenduetan alde batera uzten diren gaiak jorratuko dira bertan, zeharka lantzen direnak gehienetan.
Bestetik, alderdi fisikoa lantzeko argibideak adierazi eta zenbait adibide eta ariketa proposatzen dizkizuegu. Jarduera fisiko eta kirol ezberdinetatik abiatuta landu beharreko oinarrizko gaitasun fisiko, oinarrizko abilezien eta berauek nola egituratu aurkitu ahal izango da, taula batetik bestera igaroaz dokumentu edo fitxa bakoitzean aurrera eginez, argibideak jarraituz.
Fitxa hauekin bilatzen dena da entrenatzaile bakoitzak saio anitz eta aberasgarriak sortzen ikastea. Jarraian ikus ditzakezue zein egitura duen dokumentu horietako bakoitzak:
Esan bezala, 10 gai jorratuko dira. Honek ez du esan nahi ordea, gai bakanduak izango direnik, elkar eragina izango dutenez, batak bestearen aipamenak izango ditu. Hauek dira jorratuko diren gaiak: