2023/01/14
-2023/05/20
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF), Gipuzkoako Foru Aldundiaren, hainbat udalen, kirol elkarteen eta enpreseen laguntzarekin, Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketa antolatzen dute.
Bi lehia izango dira Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena; eta, bestetik, urritasun fisikoa duten kirolariena. Buruz buru zein binaka ariko dira. Lehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian.
Inoizko parte-hartzerik handiena izango du aurtengo txapelketak, 30 bat pilotari lehiatuko baitira.
Larunbatean hasi eta maiatzera arte iraungo du lehiak, eta lurraldeko hainbat frontoitan izango dira jardunaldiak; larunbatetan jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik aurrera. Buruz-buruko finalak martxoaren 18an izango dira ikusgai, Oñatin. Eta binakakoak, berriz, maiatzaren 20an, 10:30ean, Tolosan.
Egitaraua:
Kirola
Kirolak
Gizarte Politika
Idiazabal
Villabona
Zestoa
Arama
Oñati
Zarautz
Donostia
Mutriku
Tolosa