Aldaketetara egokitzen

Deba Behereko industria gehien duten herrietan oro har, eta bereziki Eibarren, gerra osteko urteetan merkantzien garraioak berebiziko garrantzia izan zuen. Kaleetan zaldi batez eta batzuetan biz tiratutako gurdiak, “karreteruak” bata bestearekin zeharkatzen ziren, eta Estación kalean, ordu jakin batzuetan, besteak beste, arma, josteko makina, bizikleta edo txatarraz betetako “burdiak” biltzen ziren, trenaren bagoietan noiz kargatuko zain. Ohikoa zen beste horiekin batera nahastuta ikustea aprendizak eta laguntzaileak eskopeta eta osagaiez betetako eskorgekin.

Eskualdera iristen ziren produktuak (arrain-saltzaile eta baserritarrekin batera, Ondarruko arraina eta frutak eta berdurak batez ere Berriz eta Durangokoak) garraio sistema berbera erabiliz eramaten ziren merkatuetara. Trenez iristen ziren produktu horiez gain, asto gainetan ere iristen ziren beste batzuk, hala nola Mallabia, Arrate edota Aginaga ingurutik zetozenak.

Eskualdeko artisauek gurdiak egiten espezializatu ziren, eta horiek zaindu eta mantentzeko berariaz egokitutako lokalak behar izaten ziren; zaldiak batez ere inguruetan erosten ziren. 1951n, eibartar gurdizain batek bi zaldi erosi zituen Miranda de Ebron eta horiek oinez eta errepidez eraman zituen bere herrira.

AlhondigaEibarko Udalaren alondegian XX. mendearen hasieran. Gurdia de zaldia atean zain. (Castrillo-Ortuoste Fondoa. Eibarko Udal Artxiboa).

Berrogeita hamarreko hamarkada amaitzean eta, batez ere, hirurogeikoaren hasieran egoera aldatuz hasi zen motordun ibilgailuak etorri zirenean. Orduko garaietako ibilgailu haiek ia denak ziren 1945ean bukatu zen II. Europar Gerrako hondakinak ziren: GMC, Austin Mack eta Ford markakoak gehienak.

Katilu’tarrak laster egokitu ziren egoera berrira, eta lehen kamioia 1956an erosi zuten. Urteak igaro ahala, garabi eta guztiko hamabi kamioren jabe egin ziren. Baina ordurako hasita zeuden manipulazioan espezializatzen, batez ere makina eta geroz eta bolumen eta pisu handiagoko beste ondasun batzuena, nahiz eta horiek Eibarko geografia malkartsuan mugitzeak zailtasun bereziak gainditu beharra eskatu. Eginkizun horiek ezagutzen dituztenen iritziz, makina handiak beraiek hartzeko asmatu ez ziren lantegian kokatzea zaila zen oso. Eta Soraluzen askoz ere zailago.

Gainera, beren jarduera horren eremua zabalduz joan ziren, eta hasieran Eibarrera mugatzen baziren ere, laster zabaldu ziren eskualde osoan zehar, eta hirurogeikoaren erdialdera Autonomia Erkidego osoa hartu zuten.

Jarduera horiek, bolumen eta pisu handiko makineria garraiatu eta manipulatzea, arrisku handikoak izaten ziren, orduko garaietan izaten zituzten lan baldintzak ikusita; askotan gainera leku malkartsuetan lan egin behar izaten zuten, edota bide benetan txarretan; azken batean, premia-premiazkoak ziren eskarmentu eta esfortzu fisiko bereziak.

Hasiera batean, emandako zerbitzua kobratzerakoan lanean egindako denbora izaten zuen kontuan (hainbateko hitzartu bat orduko); baina hirurogeiko hamarralditik aurrera, erabilitako baliabide mekanikoak ere kontuan hartzen hasi ziren.