Justo Iriondo Aranburu Sanson, manipulatze eta garraiatzeko espezialista

SA Placencia de las Armas enpresako laneko fitxan Justo Iriondo Aranburu 1863ko maiatzaren 28an Elgoibarren jaiotakotzat agertzen da. Alabaina, badirudi Ziortzan (Bizkaia) jaio eta Elgoibarrera aldatu zela San Roke auzoko ‘Sanson’ baserria oinordetzan hartu zuenean. Zurgina ofizioz, 1889ko urriaren 1ean Soraluzeko Euskalduna fusil fabrikako langileen zerrendan sartu zen. 1861ean sortutako fabrika horrek esku aldaketa asko izan ondoren, 1908an, Vickers enpresa ingelesak hartu zuen eta “The Placencia de las Armas Company Limited” izena eman, eta kanoiak egiten hasi ziren. 1935ean, jarduera nagusia aldatu gabe, kapital espainolak gehiengoa hartu zuen eta “Sociedad Anónima de Placencia de las Armas” izena eman zioten, hau da, egungo SAPA. ‘Sanson’ek 1944ko otsailaren 29an hartu zuen erretiroa.

Garai hartan ohikoa zenez, ‘Sanson’ izena ‘Sansongua’ izenaren murriztapena zen. Indar handikoa eta abilezia bereziko gizona omen zen. Eskarmentuaren eskarmentuz bolumen eta pisu handiko (kanoi eta makinak) ondasunak manipulatu eta garraiatzeko aditutzat jotzen zuten inguruko guztiek. Izaera gogorrekoa, “pioien maixu”ari dagokion indarrez agintzen zion sei peoiko talde bati. Herri xehearen asmamenak laster jarri zion izena: “Sanson eta sei filistiarrak”.

Justo IriondoDebako hondartzan kanoiak probatzen XX. mendearen hasieran. Argazkiaren eskuinean Justo Iriondo ‘Sanson’, baketaren antzeko zerbait eskuan duela.