Amaierako lanak

Zeluloide ebakina deformatu ondoren, guztia ur hotzetan sartzen zen, horrela gogortu egiten eta emandako forma behin betiko hartzen zuen .

Amaierako lan horiek, beste areto batean egiten ziren. Areto horrek “prentsa zuen izena, eta bertan ura berotzeko galdara bat izaten zen, ikatzez elikatua. Galdara hori lanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago piztu behar izaten zen.

Ondoren pieza atera eta zerra batean, eskuz, soberan zuen materiala kentzen zitzaion; gero trapuzko polea birakari baten bidez piezaren azala lehuntzen zen. Langileek piezak polearen kontra jartzen zituzten eskuekin eutsiz eta mugituz. Poleari pasta erretzaile beltza ematen zitzaion aurreko prozeduratan sor zitezkeen arrastoak kentzeko, edo pasta zuria, azala distiratsu uzteko.

Amaitzeko, mahaietan jarrita zeuden langileek era horretan lortutako pieza edo zatiak elkarren artean eransten zituzten. Eransteko azetona erabiltzen zuten, xafla txiki baten bidez, beharrezko azaleran zabalduko zuten eta piezak behatzekin eutsita eta presioa eginez mantenduko zituzten erabat pegatsita geratu arte.

Zeluloide laminei nahi den forma emateko bi molde erabiltzen ziren.Zeluloide laminei nahi den forma emateko bi molde erabiltzen ziren. Molde horiek ur berotan sartzen ziren gogoko tenperatura lortu arte. (Julen Zabaletaren marrazkia).

Langileek lehengaia zatitan mozten zuten ebakigailu bat erabilizLangileek lehengaia zatitan mozten zuten ebakigailu bat erabiliz. Lanen zati handi bat eskuz egiten zen. (Yulen Zabaletaren marrazkia).