Kapelagin senideak

Iraganean kapelagintza sarritan senideen artean transmititu da, aitarengandik semeengana pasatzen zen lanbidea zen hau, tradizio familiarra bihurtu arte. Horren adibide ditugu Euskal Herrian kokatuta dauden hainbat kapelagin familia, Pirla, Ponsol eta Leclerq esaterako, jarduera honetan maila gorena lortu duten profesionalak.

XIX. mendearen erdialdera Riclako (Zaragoza) Pirla, ebanista lanbidea utzi, eta kapelagintzan hasi zen. Bere seme Isidorok lanbidearekin jarraitu zuen eta Anton Martínek Madrilgo izen bereko kalean zuen kapelategian hasi zen lanean. Ondoren Burgosera joan zen eta han jarduera bereko beste enpresa batean jardun zuen arduradun gisa. 1920. urtearen inguruan bere kasa hasi zen Leonen (Pirla Modas, General Picasso 7 kalean, gaur egun del Pozo kalea). Bere 18 seme-alabetatik seme zaharrena, kapelagina hori ere, Brasilera joan eta han lanbide honetan aritu zen. Espainiara soldaduska egitera itzuli zen eta Leonen kokatu zen.

Casa Ponsol

Fructuoso Gorostiaga kapelaginak, izen bera zuen bere aitaren jarraitzaileak, Bilboko Bidebarrieta kalean kapelategi ospetsua zuen eta 1912. urtearen inguruan Victor kaleko 9. zenbakian instalatu zen (Casa Gorostiaga). Kapelagin aditu bat behar zuen eta Beteta merkataritza saltzailearen bitartez Antonio Pirla Martín kontratatu zuen. Urte batzuk geroago, 1937an, negozioa utzi zion.

Antonioren semea, Luis Pirla García (1921) kapelategian hasi zen familiaren tradizioari jarraiki, eta bertan aritu da lanean berrogeita hamar urtetan zehar, erretiroa hartu arte. Iñakik eta Emiliok,  semeek, gaur egun lanbide honetan dihardute.

Bonifacio Ponsol (baliteke abizena Ponsole edo Ponsolle izatea) jatorri belgikar edo frantziarrekoak, 1832.ean Donostian zetazko kapelak egiten espezializatutako negozioa jarri zuen martxan eta Narrika kaleko 4. zenbakian kapelak eta txapelak saltzen zituen. Bere semeetako bat, Agapitok (beste semea, Bonifacio izenekoa, jesuita zen) jarduera familiarrari jarraipena eman zion. Kapelak egiteaz gain gabardinak ere egiten zituen, eta 1914an 14 kapelagin eta 10 ofizial zituen lanean.

Luis PirlaLuis Pirla Bilbon zuen kapelategian 80ko hamarkadaren hasierako urteetan, artilea astintzen duen langile baten atzean.

José Leclerq donostiarra, belgikarren iloba, Carmen Sarasolarekin zegoen ezkonduta. Ponsolen saltzaile gisa sartu zen eta arduradun izaera iritsi zen. Agapito Ponsol hil zenean jardueraren ardura hartu zuen. Leclerq Sarasola senar-emazteen sei seme-alabek negozioarekin jarraitu zuen eta aita hil zenean (1930.eko abuztuaren 13a) Ponsol, SL enpresa osatu zuen. Victoriana Carrasco, José Mª Leclerq-en (kideetako bat) emaztea, enpresan sartu zen.

1932. urtean José Mª Leclerq negoziotik banatu eta kapelategi berri bat ireki zuen Narrika kaleko 18. zenbakian. 13 langile zituen lanean eta ospe handia lortu zen. Hil zenean, emazteak, Victorianak, jarduerarekin jarraitu zuen, eta horren ondoren José Luis Leclerq-ek eta horren alaba Mª Doloresek jarraitu zuten familiaren tradizioarekin.

Ponsol, SL enpresan sortzailearen negozioarekin jarraitu zuten, lehenengo eta behin Ignacio eta Carmen anai-arrebek, eta gaur egun Iñakik, titularrak, eta bere semeak, izen berekoak. Hala eta guztiz ere, gaur egungo jardueraren funtsa komertzializazioa da.

Victorina CarrascoVictorina Carrasco (eskuinetik hasita hirugarrena) 1945. urtean hainbat ofizialekin (José Luis Leclerq-ek utzitako argazkia).