Portuko pilotu berezi bat: Jose Martins Rubeiro

Embarque do Práctico brasildar aldizkariak (1999ko martxoa/uztaila) Stern egunkari alemanak argitaratu zuen "Zé Peixe" (José Pez) artikulua erreproduzitu zuen. Lan honetan ere jaso dugu oso bitxia delako.

Sergipe Brasilgo hogeita zazpi estatu edo lurraldeetako bat da. Herrialde horretako ipar-ekialdean dago eta Aracajú da hiriburua. Horretan 300.000 biztanle bizi dira. Badu portu bat Ozeano Atlantikora ematen duena, jarduera handikoa gainera. Baina itsasontziak sartzeko eta irteteko zailtasun handiak ditu.

Brasil osoan portuko pilotuen zerbitzurik apalena du: hiru pilotu, kooperatiban elkartuta. Ez dute portura sartzen diren itsasontzietara iristeko txaluparik ere, eta batzuetan arrantzan ari diren txalupak alokatu behar izaten dituzte beren eginbeharretarako.

Baina "pilotu" horietan bereziena José Martins Ribeiro Nunes (1926) da, ezizenez "Zé Peixe". Josék 50 urtetik gora daramatza lanean inguru hartan, eta jada legenda bihurtu da. Laneko bizitza luzea izan badu ere, txirotasunik handienean bizi da. Baina txirotasun hori erlatiboa dela esan dezakegu, José Martins pozik bizi delako: bi dolumin jaso ditu oso egoera larrian zebiltzan ontziak onik ateratzeagatik.

Stern aldizkariak adierazten duenez, "José Martins irratiz komunikatzen da zamaontzi handiekin, eta Atalaia Dumpei hondartzetatik 12 km-ra dagoen badiako buia batean elkartzeko eskatzen die. José Martins igeri joaten da buiara eta han itxaroten du, behar bada gau osoan, itsasontzia iritsi arte". Veja brasildar agerkari ezagunaren arabera, "itsasontzira igo eta erdi biluzik kapitainari laguntzen hasten da aluzinatu baten moduan, itsasontzia portuko kairen batean lotu arte".

RemolcadorUn remolcador recibe el cabo de un buque.(Foto de Javier Carballo).

Pasaiako kaiaItsas ontzi bat Pasaiako portuan sarten bi atoiontziren laguntzaz.

Itsasontziak Aracajútik irteten direnean "gizon arraina" izaten dute lagun ibilbidean osoan zehar itsaso zabalera iritsi arte. Benetako ikuskizuna izaten da arrain hegalaria balitz bezala besoak zabalduta uretara saltatu eta igeri kostako hondartzaren batera, haizeak eta korronteak nondik jotzen duten, iristen ikustea. José Martins etxetik irteten denean zakutxo bat txanpon hartu eta gerrian lotuta irteten da. Diru hori etxetik asko urrutiratzen denean etxera eramango duen garraioa ordaintzeko izaten omen da.

"José Martinsek kilometroko 2.000 besakada inguru ematen ditu igerian doanean; burua uretatik kanpo eramaten du medusek begietan zizta ez zezaten. Ez die inolako beldurrik marrazoei, nahiz eta horiek bere inguruan ibili; ez eta gelbei (gelba, marrazo mota) ere ez, nahiz eta horrek aurrean sumatzen duen edozeri hozka egin ia-ia ez duelako ezer ikusten... ibilgailuen pneumatikoei ere hozka egiteko kapaza da".

José Martinsek 58 kilo pisatzen du eta azala modu berezian gogortuta dauka; duela 150 urte jasotako etxe umil baten bizi da. Jendeak heroitzat dauka eta gorentasun tratua ematen diote, zapatak mezatarako baino janzten ez baditu ere. Bere izena ontzi askori ematen diote, eta ugari dira elkarrizketak egin dizkioten aldizkari eta telebista kateak.

Fragata kapitain batek, 1937an, igeri egiten ikusi eta arrainak bezala igeri egiten zuela esan omen zuen, ordutik aurrera "Ze peixe" goitizena eman omen zioten. Portu Vinicius-eko kapitainak esan zuen behin "holako (José Martins bezalakoa) bakar bat jaiotzen da mendetan".