Talaiako begiraleak

Zumaiako portuko pilotuen eginkizuna, portu gehienetako pilotuen eginkizunen antzekoa da: pilotuak itsasontzietako kapitainei lagundu behar die portuan sartu eta irteteko maniobretan. Lan hori talaiako begiralea edo talaiako arduradunaren lankidetzarekin egiten zen. Talaia beti egoten da faroaren ondoan, portutik gertuko muinoren batean. Eguraldi txarra egiten duenean, talaiako begiraleak bere leku aproposetik zaintzen zuen itsasoa eta eskuan bandera hartuta adierazten zien pilotuei maniobrari noiz ekin. Talaiako begiraleak ondoz ondoko olatu erasoen eta barealdien arabera ematen zituen seinaleak.

Honakoak izan ziren Zumaiako talaian XIX. mendetik hona egon diren talaiako begiraleak:

Antonio Urbieta Echave, (Zumaia 1861– 1939).
Lanean aritu zen 1881etik 1936ra arte. Gerra zibila izan zenean Zumaiatik alde egin behar izan zuen. Erbestean hil zen 1939an eta Gironako Cassa de la Selvan lurperatu zuten.

Jose Aguirrezabalaga Garate “Joxelín, Zumaia (1899 – 1981)
1940tik 1968ra arte lan egin zuen.

Luis Manterola Galdona, Zumaia (1917 – 1986)
1968tik 1980ra arte lan egin zuen. 1980tik gaurdaino talaiako begiralerik ez dago Zumaiako portuan itsas merkataritzako jarduerarik ere ez dagoela.