Zumaiar pilotu bat Egipton

Zumaiako portuan pilotu lanik egin ez bazuen ere, Juan Ibarra Urrestilla (1917-1997) herriko semea aipatu nahi dugu. Itsas merkataritzako kapitain eta armadako alferez hau portuko pilotu izan zen Egiptoko Suezko ubidean 11 urtetan zehar (1956-1967). Sharm ash-Shaikh portutik Ismailiaraino eramaten zituen itsasontziak 7 edo 8 orduko ibilbideak eginez eta zona hartan garai batean ohikoak ziren gerra artean.

Geroago Pasaiako Itsas Arrantzako Institutu Politeknikoan aritu zen irakasle eta idazkari.