Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
Gipuzkoako gaztelekuetan rap musika eta euskara lantzeko proiektu pilotua
#BeatEroak
Egitasmo honen helburu nagusia da gazteekin gai desberdinak lantzea, rap doinuen erritmoan, haien artean euskararen erabilera sustatzeko.
Horretarako tailerrak antolatu dira Telmo Trenor musikariarekin. Hauek grabatu egingo dira eta hartutako irudiekin bideoklip bat osatuko da.
2020 edizioan proiektu pilotua garatuko da hiru gaztelekutan eta, ateratzen diren emaitzetan oinarrituta, etorkizunean Beat-eroak gazteleku gehiagotara zabaltzea izango da gure erronka.
Esan bezala, egitasmoaren helburu nagusia da, rap musikaren bidez, gazteen artean euskara sustatzea eta, bide batez:
- Gazteekin, euskaraz eta rap doinuen erritmoan, gai desberdinak lantzea.
- Gazteek hizkuntza modu naturalean eta dibertituz erabiltzea, euskararen erabilera sustatuz.
12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako ekimena da.
Gaztelekua | Beat-Marker-Rap tailerra | Ordutegia |
---|---|---|
Hernani | Atzeratuta | 16:30-19:30 |
Legazpi | Atzeratuta | 17:00-20:00 |
Zumarraga-Urretxu | Atzeratuta | 16:30-19:30 |