Juan Sebastián Elkano aterpetxea Hondarribiko hirigunetik 800 metrora dago, Higuer itsasargira doan errepidean. 152 plaza ditu 3 solairutan banatuta, 2, 4, 10 eta 14 oheko logeletan. Aterpetxeak norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio erabiltzaile bakoitzari. Jangela, aretoa, telebista-gelak (DVDarekin eta bideoarekin), bilera-gela, ikasi eta lan egiteko gelak eta garbitegia.
Kanpoaldean aisiarako gune handia dago, belar artifizialeko kirol anitzeko pista eta umeentzako parkea barne.
Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.
Aukera desberdinak daude: ostatua eta gosaria, mantenu erdiko zerbitzua eta mantentu osoko zerbitzua.
Era desberdinetan iritsi daiteke Aterpetxera.
Distantziak:
Autobusez, autobus konpainia hauekin:
Trenez, Irungo geltokiraino.
Donostiako Nazioarteko Aierportua udal horretan dago.