Zarauzko aterpetxea

Kokalekua

Zarauzko Igerain aterpetxea Zarautz-Azpeitia errepidearen ondoan dago, hirigunetik eta hondartzatik 150 metrora.

Aterpetxeak 136 plaza ditu, 4 solairutan banatuta, 2, 4, 5 eta 23 oheko logeletan.

Aterpetxeak erabiltzaile bakoitzari norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio.

Jangela du, telebista-gela (DVDarekin eta bideoarekin), ekitaldi-areto handia, liburutegia, ikasi eta lan egiteko gelak, gimnasioa eta garbitegia.

Era berean, jolasteko gune zabala du, zuhaitzez inguratua, eta bertatik errekatxo bat pasatzen da.

Ezgaituentzat egokituta dago.

Ostatu errejimena

Aukera desberdinak dituzu: ostatua eta gosaria, mantenu erdiko zerbitzua eta mantenu osokoa.

Erabiltzaileak

  • Ikastetxeak (gutxienez 12 lagun)
  • Haur eta gazte elkarteak (gutxienez 12 lagun)
  • Irabazi asmorik gabeko gainerako entitateak (gutxienez 12 lagun)
  • REAJ edo IYHF erakundeen txartelak dutenek
 

Igerain

San Ignacio kalea, 25

 

20800 Zarautz

  + 34 943 41 51 34

  igerain@gipuzkoa.eus

Fax: + 34 943 13 00 06

Ordutegiak

  • Harrera: 09.00 - 16.00
  • Gosaria: 09.00
  • Bazkaria: 13.30
  • Afaria: 20.30
  • Itxiera: 24.00
  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 1

Guneak

  • Jangela
  • Telebista-gela, DVDarekin eta bideoarekin
  • Aretoa
  • Bilera-gelak
  • Gimnasioa
  • Lorategi handia
  • Aparkalekua

Zerbitzuak

  • Armairuak
  • Wifi
  • Berogailua
  • Garbitegia

Inguruko jarduerak

  • Hondartza
  • Mendian ibili
  • Urpekaritza
  • Surfa
  • Golfa
  • Bizikletan ibili
  • Zaldiketa
  • Piraguismoa
  • Bela

Nola heldu

Errepidez

Bilbao-Behobia A-8 autobidetik eta Bilbao-Donostia N-634 errepidetik. Distantziak:

  • Donostia 22 km
  • Bilbo 90 km

Garraio publikoa

Autobusez, Euskotrenen eta Lurraldebus zerbitzu erregularren bidez.

Trenez, Euskotrenekin.