ASKE proiektua (Antzerki Sozialetik Komunitatea Ereiten) hiru lagunen interes eta aldaketa-gogoetatik sortu zen.
Antzerkiarekin nolabaiteko lotura dute eta eraldaketa sozialerako tresna oso indartsua dela sinesten dute.
Donostian antzerkiaren bidez parte hartzea, komunitate-eraikuntza eta eraldaketa soziala lortzea zen egitasmoaren helburua, eta horretarako, Amara Berri auzoa aukeratu zuten.
Alde batetik, auzoak indar handia duela ikusten dutelako eta, aldi berean, auzotar gisa auzo-identitatearen eta komunitatearen hutsuneak nabaritzen zituztelako. Hori horrela, Antzerki Laborategi Herrikoia sustatzeko tailerrak izan dira azken emaitza.
Facebook: https://www.facebook.com/Amara-Berriko-Antzerki-Laborategia-101928051917323/
Helbide elektronikoa: antzerkilaborategia@gmail.com
Telefonoa: 669 70 24 57