1090x560

 

Hurrengo geltokia

 

Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko sei ikaslek ekoiztutako film labur honetan istorio erreal bat kontatzen da, pertsona arrunt batek izan dezakeena bezalakoa. Lagun zahar baten hitzek inspiratu zuten zuzendaria, berak bizitako une txar bat gogora ekarriz. Hortaz, film laburra esperientzia horretan eta egun pandemiak gizarteari ekarri dion monotonian oinarritzen da.

Film laburraren ardatz nagusia tren-geltokia da. Trena bizitzaren beraren metafora litzateke: azkar pasatu arren, geldiuneak nahitaezkoak direla erakutsiko liguke. Helburua identifikazioa eragitea da; ikuslea bere bizitzaren inguruan hausnartzera behartzen du, bukaeran bere ondorioak atera ditzan.

 

 

 

Zer egingo duten

Behin grabazioa eta ekoizpen-prozesua bukatuta, Hurrengo Geltokia film laburraren bira egingo da.

Lekua eta data

Abenduak 12: estreinaldia Eskoriatzan