1090x560

 

Impact Day

 

Ondarearen inguruan kontzientziatzera eta aurkitutako gabeziei irtenbide bat ematera bideratutako ideia ekintzaileak garatu eta aukeratzeko ekitaldia da.

Impact Day ekitaldiak Gipuzkoako gazteak elkartzeko helburua du, ondarearekin, irisgarritasunarekin eta inklusioarekin lotutako erronkei irtenbidea emateko ekimenak garatzeko. Ekitaldiak Diversity 4 Equality-ren K metodologian oinarritutako 4 orduko programa aurreikusten du.

Aurretik, hainbat scape room antolatuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiak identifikatutako 3 erronken harira ideiak emateko. Azkenik, Impact Day ekitaldira ideiarik onenak ekartzeko bideragarritasun-azterketa egingo da, parte hartzen duten taldeek horiek garatu ahal izateko.

 

Zer egingo duten

Ondarearekin lotutako ideia ekintzaileak garatzeko ekitaldia.

Lekua eta Data

2022ko apirilaren 4an, 15:00-etatik 20:00-etara. Donostia, Gaztegunea.