1090x560

 

Jolastoki

 

Jolastoki tradizionalen gabeziei buruzko hausnarketan oinarrituta, Landaberri ikastetxearen patioaren eraldaketa gauzatu nahi da.

Proiektua bi fasetan garatuko da. Lehenik eta behin, adin ezberdinetako haurrentzako tailerrak burutuko dira, haurren pertzepzioak batu eta jolastokiaren gabeziak diagnostikatzeko. Bestalde, jolastokia eskola orduetatik kanpo erabiltzen den espazioa izanik, auzoak egindako proposamenak jasotzeko partaidetzazko dinamikak egingo dira.

Ondoren, aurreko hausnarketa prozesutik ondorioztatutako elementuak batzen dituen diseinua garatuko da. Diseinuak, betiere, lehenengo fasean identifikatutako gabeziei erantzuna eman beharko die, besteak beste, egun jolastokiek islatzen duten genero-bazterketa eta irisgarritasun-eza ekiditeko eta haurren estimulazioa bultzatzeko.

 

Zer egingo duten

Landaberri ikastetxearen jolastokiaren eraldaketa, haur guztien jolasaldirako aproposa den espazio bilakatuz.

 

Lekua eta Data

Zehazteko.