Gaztematikaren foro politikoa

Ingurune seguru eta babesleak haur eta nerabeen politiketan

Elkarrekin eraikitzen jarraitzeko asmoz, Gaztematika sarearen esparruan, Foro Politikoak topaketa bat egin zuen maiatzaren 15ean Donostiako Santa Teresa Komentuan.

Topaketaren ardatza haur eta nerabeentzako espazio seguru, babesle eta tratu onekoen esparrua aurkeztea izan zen; eta, gainera, Gipuzkoan esparru hori eraikitzen jarraitzeko proposamena helarazi zitzaien parte-hartzaileei.

2021etik hona haur, nerabe eta gazteen sustapenean eragiten duten hiru lege berri ditugu: batetik, LOPIVI, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko Lege Organikoa, eta bestetik, EAEko Gazteria Legea eta Haur eta Nerabeen Legea.

Erronka berriak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Gazteria Sustapeneko Zuzendaritzaren iritziz, esparru juridiko berriak aukera bat dira azken hamarkadetan garatu den haur, nerabeen eta gazteen sustapen-politika, zerbitzuak eta Gaztematika sarea bera errebisatzeko eta berrindartzeko, Gipuzkoako haur eta nerabeei ematen zaien zerbitzua eta arreta hobetzeko helburuarekin.

Testuinguru horretan estrategikoa eta ezinbestekoa izan da Gaztematikako Foro Politikoaren bilkura. Espazio horrek, gainera, gerora begira ere elkarlanerako espazioa izan nahi du, Gipuzkoa haur eta nerabeen bizi ona bermatzen duen lurraldea izan dadin. Izan ere, erronka horien aurrean, ezinbestekoak dira Gaztematika sare indartsu bat eta Foro Politikoko arduradunen konpromisoa.

Foro Politikoa

Foro Politikoaren xedea izan da, Gaztematika sarearen bitartez, elkarrekin lurralde mailako itun bat sortzeko oinarriak ezartzea. Gipuzkoa osoko 23 teknikari eta 30 ordezkari politiko bildu ziren Donostian lurraldeko haur eta nerabeen ingurune seguru eta babesleak bermatuko dituzten politikez hausnartzeko.

Haurren babesaren eta afektibitatean aditua den Pepa Hornoren eskutik, “Udalerria ingurune seguru eta babesle gisa” hitzaldia entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenak. Pepak, udalerri bat ingurune seguru eta babesle bilakatzeko gakoak eman zituen: ingurune fisikoa, emozionala, pertsona heldu kontzienteak eta protagonismoa. Gainera, erakundeek ingurune seguru eta babesgarriak bermatzeko behar dituzten mekanismoez aritu zen: babes-politika bat, jokabide-kode bat, arriskuen mapa bat, protokoloak eta salaketarako mekanismo lagunkoiak, besteak beste.

Mahai-inguru bat ere egin zen. Bertan, Gipuzkoako udalerrietan egitekoa den ingurune seguruen eraikuntzaz mintzatu ziren eta Gaztematika sarea ildo horretan egiten ari den lanaren berri eman zuten sareko zenbait teknikari eta hezitzailek.

Nola lagundu dezakegu Gaztematikatik Gipuzkoa haur eta nerabeentzako lurralde segurua izan dadin? Izan zen atsedenaldiaren ondoren burututako dinamikaren gaia. Bertan, Gaztematikako arduradun politiko eta teknikoek lantaldeak osatu zituzten, ingurune seguru eta babesleei lotutako lau eremutan udalek dituzten erronkak aztertzeko: indarkeriarik gabeko inguruneak, hezkuntza afektiboa, komunitatearen rola eta haur eta nerabeen eskubideak eta parte-hartzea.

Azkenik, partaidetza-dinamikaren ondoren, politikarien taldeak Ingurune Oneko udalerriak izateko dituzten erronken azterketatik ateratako ondorioak aurkeztu zituzten.

Pepa Horno. El municipio como entorno seguro y protector: claves y retos

Foro Politikoaren argazki galeria 

  • Jardunaldiaren hasiera - Isaac Palencia Caballero. Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Foru zuzendaria.

  •  Foro Politikoko parte hartzaileak entzuten.
     
  •  
  • Gipuzkoan komunitate seguruak eraikitzea, Gaztematika sarearen bidez. - Isaac Palencia Caballero. 
     
  • Udalerria ingurune seguru eta babesle gisa: ezartzeko gakoak eta erronkak - Pepa Horno Goicoechea. 
     
  • Isaac Palencia Caballero. Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Foru zuzendaria.
     
  • Gipuzkoan komunitate seguruak eraikitzea, Gaztematika sarearen bidez. - Isaac Palencia Caballero. 
     
  • Foro Politikoko parte hartzaileak entzuten. 
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen - Aurora Iturrioz Lopez, Araika Arrona Gonzalez eta Josune Mayor Martinez.
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen.
    Aurora Iturrioz Lopez. Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Foru atalburua.
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen.
    Josune Mayor Martinez. Gazteria teknikaria eta Gizarte Sustapen arloko burua (Urnietako udala).
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen.
     Araika Arrona Gonzalez. Haur teknikari laguntzailea (Zumaiako udala).
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen - Aurora Iturrioz Lopez, Araika Arrona Gonzalez eta Josune Mayor Martinez.
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen - Aurora Iturrioz Lopez, Araika Arrona Gonzalez eta Josune Mayor Martinez.
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen - Aurora Iturrioz Lopez, Araika Arrona Gonzalez eta Josune Mayor Martinez.
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen - Aurora Iturrioz Lopez, Araika Arrona Gonzalez eta Josune Mayor Martinez.
     
  • Mahai-ingurua: Gipuzkoako udalerrietan espazio seguruen eraikuntza lurreratzen - Aurora Iturrioz Lopez, Araika Arrona Gonzalez eta Josune Mayor Martinez.
     
  • Partaidetza-dinamika udal-ordezkari politikoekin: Nola lagundu dezakegu Gaztematikatik Gipuzkoa haur eta nerabeentzako lurralde segurua izan dadin?

  • Partaidetza-dinamika udal-ordezkari politikoekin:
    Nola lagundu dezakegu Gaztematikatik Gipuzkoa haur eta nerabeentzako lurralde segurua izan dadin?
     
  • Jardunaldiaren amaiera - Isaac Palencia Caballero. Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Foru zuzendaria.
     
  •  Jardunaldiaren amaiera - Klownklusioak Beatriz Eguizabal.