
Gipuzkoako eta Esloveniako hainbat lekutatik etorritako 18 eta 30 urte bitarteko 28 gaztek osasun mentalaren inguruko hitzaldiak, tailerrak eta ekintzak garatuko dituzte. Proiektuak astebeteko bi trukere izango ditu: martxoaren 17tik 23ra Zarautzen (Gipuzkoan) eta apirilaren 21etik 27ra Mariborren (Eslovenian).
Hezkuntza ez-formaleko proiektu honen bidez, Europako 18 eta 30 urte bitarteko gazteek ongizate emozionalari eta osasun mentalari buruz hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko gune bat sortuko dugu. Hainbat kontzeptu landuko dituzte tailer eta dinamika ezberdinen bidez, hala nola, autozainketaren garrantzia, asertibitatea eta nola lagundu une zailak bizi dituzten pertsonei, nola zaindu osasun mentala elikaduraren eta kirolaren bidez, arte-terapia eta sormena osasun mentala zaintzeko...




































