Youth & Creativity

 

Urretxuko (Gipuzkoa) eta Schwarzenbruckeko (Alemania) 14 eta 18 urte bitarteko 30 gazte sormenari buruzko proiektu bat garatzen ari dira astebeteko bi trukeen bidez: apirilaren 4tik 10era Schwarzenbrucken (Alemania) eta urriaren 16tik 22ra Urretxun (Gipuzkoa).

Hezkuntza ez-formaleko ekimen honen bidez, Europako 14 eta 18 urte bitarteko nerabeek sormenaren inguruan lan egiten ari dira, arteari, diseinuari eta teknologiari lotutako bisitak eta tailerrak baliatuz. Gainera, egonaldiek parte hartzen duten hirien historia, kultura eta natura ezagutzeko aukera ematen diete, eta, aldi berean, elkarbizitzarako eta aisialdirako espazioak partekatzen dituzte, kultura-trukea erraztuz.


  Helburuak:

  • 14-18 urteko nerabeen artean sormena sustatzea eta hainbat diziplinatan esperimentatzea: artea, diseinua, teknologia.

 Partaideak:

Guztira 36 pertsona elkatuko dira bi trukeetan:
  • Urretxuko (Gipuzkoa) 15 gazte + 3 laguntzaile.
  • Schwarzenbruckeko (Alemania) 15 gazte + 3 laguntzaile

 Datak:

  • Alemania (Schwarzenbruck): Apirilaren 4tik 11ra
  • Gipuzkoa (Urretxu): Urriaren 16tik 22ra


Argazki galeria