8URR.

Gipuzkoan Gazte Tour Arrasate:
BULEGO + LEMAK


KONTZERTUAK

  • Eguna: Urriak 8

  • Lekua: Monterron parkea, Arrasate
    (Amaia Antzokian eguraldi txarra egiten badu)

  • Ordua: 18:30etatik aurrera

  • Sarrera: Doan

 

 

Ordutegia:

18:30etatik aurrera

  • DEBAGOIENEKO ARTISTA: 
    - LEMAK

     
  • TALDE NAGUSIA:
    - BULEGO

 

 

 


DEBAGOIENEKO ARTISTA

LEMAK

Lemak 2019ko uztailean sortutako Bergara eta Antzuolako taldea da. Atzerriko ikasketak, lanak, eta pandemiaz harago, kantuak egiten aritu dira ordutik. 2020ko maiatzean eman zuten beraien lehenengo kontzertua Streaming bidez; eta aurtengo abuztuan jendaurreko lehena.

2021eko otsailetik apirilera kaleratu berri duten "Hegikide" izeneko lehen lana grabatu zuten Beasaingo Pottoko Studiotan, Fredi Pelaezen gidaritzapean.

Lemak Spotify

 

 

TALDE NAGUSIA

BULEGO

BULEGO pop-taldea Azkoitian sortu zen 2019. urtean, eta hasiera-hasieratik erakutsi dute euskal musikaren eskemak urratzeko asmo argia. Horretarako, sektorearen ikuspegi holistikoa lortzeko bide berriak zabaltzen ari dira, proposamen berean musika, estetika, sare sozialetako ekintzak eta sustapen modu berriak uztartuta.

Euskara hutsean idatzitako letretan eguneroko gaiak lantzen dituzte, betiere ikuspegi positibo bereizgarri batetik begiratuta eta hizkera zuzena erabilita, itzulingururik gabe. Bide berriak irekitzeko irrika horren adierazgarri dira sintetizadoreen soinuak eta soinu elektronikoak, taldearen soinu-paisaian protagonista diren aldetik.

Diskografiari dagokionez, bi EP argitaratu dituzte orain arte. Lehenengoa “Bulego” (2020) izan zen, eta harremanen gaiari buruzko 6 abesti biltzen ditu, bakoitzean ikuspegi bat emanez. Bigarrena “Ilun Dagon Arren” (2020) izan da, eta taldearen aurkezpen-zikloa ixten duten 3 abesti ditu.