7URR


Gipuzkoan Gazte Tour ZARAUTZ: KAI NAKAI + DJ OIHAN VEGA + BIKABI 


 

 

GGT KONTZERTUAK

  • Eguna: urriak 7 

  • Lekua: Munoa Plaza (Euria egiten badu, Zarauzko gaztelekuan)

  • Ordutegia: 19:30-23:00

  • Sarrera: Doan

 

Ordutegia:

19:30etik

  • Artista gonbidatua: BIKABI TALDEA
  • Artista: KAI NAKAI
  • DJ set: OIHAN VEGA
  • Aurkezlea: Oihan Vega

ARTISTA GONBIDATUA  

BIKABI

Bikabi taldea, Zumaiako lau gaztek osatutako rock talde bat da. Abuztu hasieran beren lehen diskoa kaleratu zuten eta jada hasi dira kontzertuetan aurkezten. Beren kantez gain bertsioak ere jotzen dituzte.

 

 

ARTISTA 

KAI NAKAI


Kai Nakai 27 urteko artista gasteiztarra da, eta euskarazko musika lantzen du. Euskaraz reggaetoia egiten aitzindaria da, eta gaur egun pop musika, urbanoa eta elektronikoa eskaintzen ditu.

2020an hasi zuen bere ibilbidea, "Baimenik gabe" diskoarekin. Bere letrekin gizarteak urteetan ezarri dituen patroiak baztertu nahi ditu.

Ildo beretik, 2021ean, "Maitia" izeneko EPa atera zuen. Maitasun-istorio baten fase desberdinak erakusten dira 5 gairen bidez: lehenengo maitasuna, maitasun toxikoa, nork bere buruarekiko maitasuna, maitemina eta maitatuaren maitasuna.

Gaur egun, Kai Nakai disko berria lantzen ari da, eta 2023aren amaieran kaleratuko du.

 

DJ SET

OIHAN VEGA

Oihan Vega Dj-a izango da Eibarko GGTko zeremonia-maisua, eta ondoren "Disko Festa Gaztea! showcase-a eskainiko du. OIHAN VEGAK 500 emanaldi baino gehiago egin ditu, eta erreferente bihurtu du Euskal Herrian. Gainera, ezaguna da ETBn eta GAZTEA Irratian parte hartzeagatik ere.