Bertsopilota

Proiektuaren deskribapena 

Bertsopilota Euskal Herriko bi kirol eta kultur adierazpen bateratzen dituen ikuskizuna da: bertsoa eta pilota. Eskuzko binakako pilota partida da erdigunea, non bertsolari bakoitzak bikote baten botilero papera hartzen duen. Aurkezle-esatari batek osatzen du 7ko lantaldea, eta azken hau arduratzen da emanaldiari festa-giroa emateaz, aurkezpen umoretsuez gain, partidari buruzko iruzkinak musikaz lagunduz.

 

Lantaldea: 

2 bertsolari, 4 pilotari eta aurkezlea. Gero, herriko eragile eta elkarteetako jendeari luzatzen zaio parte hartzeko aukera, eta hori ere borondatezkoa izan ohi da. 

Datak

Datak Tokia Azalpena
2018-03-09 Donostia (Añorga) Emakumez soilik osatutako bertsopilota
2018-03-11 Zizurkil Emakumez soilik osatutako bertsopilota
2018-04-17 Billabona-Amasa  
2018-04-28 edo 29 Berastegi Mistoa
2018-05-12 Leaburu-Txarama  

Ikus-entzunezko materialak

Bertsopilota proiektua