Derlan, Made in Zarautz

Proiektuaren deskribapena 

Zarauzko Basor tailerrean kokatzen da, bereziki, 1954. eta 1962. urteen artean bertan ekoiztu ziren Derlan motorren inguruan. Urte hartan halakoak ekoizteari utzi eta itsasontzietarako enbrageak egiten hasi ziren.

Helburua da Zarauzko eta Gipuzkoako ondare historikoari behar eta merezi duten garrantzia ematea: kasu honetan, proiektua 1954an elkartu ziren bi anaien ekintzailetzari buruzkoa da. Hauek motorrak diseinatu eta Zarautzen bertan ekoizten zituzten, hasieratik amaierara. Herrian eta nolabait Euskal Herri osoan ere ezagutzera eman nahi dira bertan egiten ziren fabrikazio konplexuak; eta horretarako, ahalik eta informazio gehien lortu nahi dugu erakusketa bat osatzeko: argazkiak, istorioak, motor-ereduak eta abar. Gainera, honekin guztiarekin dokumental bat osatu nahi da, betirako jasota gera dadin.

 

Zer egingo duten: 

Euskal Herrian izan ziren motor-marka guztiak bilduko dituen mapa bat osatuko dute eta, horren bidez, gure lurraldeak urte luzeetan izan zuen eragina azaldu. Erakusketa 2018an egiteko asmoa dute, eta ordurako dokumentala amaituta izan nahi dute, erakusketan bertan erreproduzitu ahal izateko.

Datak

Datak Tokia Azalpena
2017-07-02 Langile ohiak elkartu Eraikina bota aurretik, argazkiak atera eta proiektua azaldu
05-2018 Erakusketa Lortutako informazio guztia bilduko duen erakusketa
2018-05 Dokumentala Erakusketako informazioa eta langile ohiei egindako elkarrizketak bilduko dituen dokumentala aurkeztu
2018-09-27/2018-10-04 Erakusketa Zarautzen egindako Derlan motorrak.

Informazio +

https://www.facebook.com/derlanboar/

Derlan, Made in Zarautz