![]() ![]() |
Norbere gorputzaren funtzioak ezagutu eta horiekiko jakin-mina sentitzea autozaintzaren ezinbesteko elementua da. |
Gorputza erlazio- eta plazer-iturri gisa ulertzea.
Norberaren desira eta erotikaren autoezagutza bultzatzea.
Sexu- eta ugalketa-osasunari eragiten dieten eskubideak pertsona guztien eskubideak direla jabetzea.
Norberaren sinesmen, jarrera eta balioei buruz hausnartzea.
Pribatutasuna babestuko duen laguntza objektiboa eta errespetuzkoa jasotzea.
Pertsona sexudun gisa sakontzen laguntzea. Hau da, norberaren erotikaren autoezagutza eta azterketa sustatzea.
Maskulinitate- eta feminitate-eredu anitzak bistaratu eta berriak eraikitzen laguntzea.
![]() ![]() |
Sortzen dugun harreman bakoitza bakarra eta berezkoa da, eta konfiantzan, errespetuan, enpatian, elkar-zaintzan eta berdintasunean izan behar dute oinarria. Afektibitateak, beraz, garrantzi adierazgarria du sortzen ditugun harremanetan. |
Nork bere beharrak, nahiak, desirak eta sexu-mugak adierazteko, komunikazio eraginkorra lantzea.
Komunikazio ez-bortitza bultzatzea.
Hartzen ditugun erabakiek eta egiten ditugun zaintzek norberarentzat eta besteentzat ondorio garrantzitsuak dituztela norberarentzat eta besteentzat ulertzea.
Tratu onetan oinarritutako harremanak sustatzea.
Harremanak izateko eredu desberdinak daudela ulertzea.
Askotariko sexualitateei buruz hausnartu eta aniztasunaren onurak ikustaraztea.
Sexu-jokabide batzuk dituzten arriskuez jabetzea: Nahigabeko haurdunaldi edo sexu-transmisioko infekzioak.
Sexu-autozaintza bultzatzea.
![]() ![]() |
Ezin dugu ahaztu jendarte batean bizi garela, komunitate batean; eta horrek, bizitzako gainerako arloetan bezala, eragina du gure sexualitatea ulertu, sentitu eta bizitzeko moduan ere. |
Genero- eta botere-desorekak familietan, lagun artean, harremanetan, komunitateetan eta jendartean daudela jabetzea.
Generoan oinarritutako botere-harremanetan gertatzen diren dinamikak ikustaraztea.
Berdintasunaren aldeko jarrerak sustatzea.
Sexualitatearen ugalketa-dimentsioan sakontzea.
Guraso arduratsu eta kontzienteak izateko gaitasunak lantzea.
Familia-eredu anitzei buruzko erreferentzialtasuna eskaintzea.