![]() ![]() |
Norbere gorputzaren funtzioak ezagutu eta hauekiko jakin-mina sentitzea autozaintzaren ezinbesteko elementua da. |
Gorputza ezagutu eta bere garapenaren kontzientzia izatea.
Gorputzaren zaintza eta ongizatea bultzatzea.
Norberaren sentimenduen eta emozioen garrantziaz kontzientzia hartzea.
Haurren garapen emozionala indartzea.
Sexu biologikoa, genero-identitate eta –adierazpen eta desiraren adierazpenaren kontzeptuak ulertzea.
Genero-aniztasunaren garrantzia barneratzea.
![]() ![]() |
Sortzen dugun harreman bakoitza bakarra eta berezkoa da, eta konfiantzan, errespetuan, enpatian, elkar-zaintzan eta berdintasunean izan behar dute oinarria. Afektibitateak, beraz, garrantzi adierazgarria du sortzen ditugun harremanetan. |
Familia-ereduen aniztasuna ikustarazi eta modu positiboan ulertaraztea.
Familiei sexualitate positibo batean eta genero-berdintasunean hezteko laguntzea.
Errespetuan, enpatian eta konfiantzan oinarritutako lagunen arteko harremanak sustatzea.
Harreman-mota desberdinen ezaugarriak identifikatzeko gai izatea.
Haurtzaroan izaten diren sexu-portaerak identifikatu eta modu egokian kudeatzen laguntzea.
![]() ![]() |
Ezin dugu ahaztu jendartean bizi garela, komunitate batean; eta horrek, bizitzako gainerako arloetan bezala, eragina du gure sexualitatea ulertu, sentitu eta bizitzeko moduan ere. |
Errespetuz eta inklusioa bultzatuz pertsona guztien giza eskubideak ulertzea eta aitortzea.
Norberaren balioak, familiarenak eta taldearenak identifikatzeko gaitasunak lantzea.
Zaintza-lanetan trebatzeko kontzientzia eta baliabideak hartzea.
Bizi proiektua berdintasunean eta estereotipo sexistarik gabe eraikitzeko oinarriak finkatzea.
Etxean, eskolan, haurtxokoan eta komunitatean izaten diren harremanetan berdintasuna sustatzea.
Pertsona helduek haurra babestu behar dutenaren kontzientzia hartzea.
Haurtzaroan gertatzen den sexu-indarkeria identifikatzeko gakoak eskaintzea.
Sexu-indarkeriaren eta eskubideen urraketaren aurrean, konfiantzazko helduarekiko komunikazioa errazteko gaitasunak lantzea.