Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
Nesken bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko proiektua da; eta hainbat herritako gaztelekuetara eraman da.
Prestakuntza teknologikoaren aldeko apostua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtez urte. Emakumeen kasuan, gainera, datuak are eta nabarmenagoak dira.
Hori horrela, bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretatik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM.
#inspiraSTEAM
#inspiraSTEAMgazteleku
Proiektu hau, batez ere ikastetxeetan garatzen da; baina 2019. urtean hainbat herritako gaztelekuetara eraman zen lehenengoz.
Zerbitzu horietan programa garatzeko saio batzuk antolatzen dira, gaztelekuetako hezitzaileek eta aholkulari eta mentoreek dinamizatzen dituztenak. Inspira STEAM-en oso garrantzitsak dira mentoreak, hau da, neska gazteengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzen aritzen diren emakume boluntarioak.
Esperientzia honek izandako emaitza onak ikusita, 2020. urtean proiektua Gipuzkoako beste 4 gaztelekutara eramango da.
- Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak ematea.
- Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutaraztea.
- Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek elkarrekin lortzeko beharraz ohartaratzea.
- Teknologiako karrerei buruz sentsibilizatzea eta orientazioa ematea.
- Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakustea.
- Gizartean ditugun estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.
12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako ekimena da.
ALTZA (Donostia) | INTXAURRONDO (Donostia) | MARTUTENE (Donostia) |
---|---|---|
Bertsolari txirrita, 31. 20017 Telefonoa: 94348 1490
| Felix Gabilondo plaza, 1 Intxaurrondo Kultur Etxea 20015 Telefonoa: 943 483 488 | Martutene pasealekua, 48 20014 Telefonoa: 943 466 492 |
ARRASATE |
---|
Pablo Uranga, 6 20500 Telefonoa: 943252088 |
Gaztelekua | 1. saioa | 2. saioa | 3. saioa | ORDUTEGIA |
---|---|---|---|---|
Altza | 2020/03/04 | 2020/03/11 | Atzeratuta | 18:00-19:30 |
Intxaurrondo | 2020/03/05 | 2020/03/12 | Atzeratuta | 18:00-19:30 |
Martutene | 2020/03/05 | 2020/03/12 | Atzeratuta | 17:30-19:00 |
Arrasate | 2020/03/06 | Atzeratuta | Atzeratuta | 18:30-20:00 |
SAIOAK | EDUKIAK |
---|---|
1. SAIOA |
|
2. SAIOA |
|
3. SAIOA |
|