Pelusa

Proiektuaren deskribapena

Emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua duen proiektua da. Tolosan eta Donostian burutuko da: asteburu batean emakumeen sexualitateari buruzko dinamika ezberdinak egingo dira.

Zer egingo duten

- Emakumeak sexu-arloan ahalduntzea, bakoitza bere gorputzaren jabe bihurtuz eta automiaketa bultzatuz.

- Sexuaren inguruko tabuak deuseztatu eta gaia normalizatzea.

- Bakoitzak bere sexualitatea nahi duen moduan bizitzeko askatasuna defendatzea.

- Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna arlo honetan ere bultzatzea.

Lekua eta Data

Tolosan (Trianguloan): Azaroak 23 (11:00-13:00 eta 17:00-20:00)

Donostian (Gipuzkoa Plaza): Azaroak 30 (11:00-13:00 eta 17:00-20:00)

Multimedia

Pelusa proiektuko aurkezpen-bideoa.