Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin bat etorriz, Zmz? azterlan honen bidez, Gipuzkoako haur eta nerabeei hitza eman nahi izan diegu, haien ongizate-maila subjektiboa ezagutzeko.
Gure helburua da haien ikuspegia, kezkak eta proposamenak hurbiletik ezagutzea, politika publikoak diseinatu eta jarduerak planifikatu ahal izateko; zerbitzu eta baliabideak hobetu eta sustatzeko, lagunkoiagoak izan daitezen eta haien premia eta lehentasunetara egokituago egon daitezen; ongizateari buruzko ezagutza zabaltzeko tresna bat diseinatu eta testatzeko; eta ongizate horrekin lotutako parametro batzuen ebaluazioa monitorizatzeko.
Datuak bildu eta aztertu ondoren, txosten bat egin da, lortutako emaitzen eta atera daitezkeen ondorioen berri emateko. Horregatik, bi atal izango dituen lansaio batera gonbidatu nahi zaituztegu. Lehenik eta behin, azterlanaren informazio nabarmenena eta ondorioak aurkeztuko dizkizuegu, eta, bigarren zatian, gaian sakondu eta lanaren emaitzak zuekin aztertuko ditugu.
Goizeko saioa
|
|
|
|
|
|
|
|
|
OHARRA: Goizeko saioa Gaztematika sareko hezitzaile eta arduradun tekniko eta politikoentzat da
|
|
|
|
|
|
|