Bizi dugun une historikoa erabakigarria da ikuspuntu ekologiko batetik. Iritsi da kolapso ekologikoaren gaiari heltzeko unea, baina batzuetan, kezka izan arren, ez dugu gaia nahi adina menperatzen.
5 orduko on line ikastaro honen bitartez, egungo egoera ekosozialaren inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk ikasiko dituzu. Ekologia eta munduaren etorkizuna aztertuko ditugu gazte-belaunaldi baten ikuspuntutik. Ekintzailetza ekosozialaz, gizarte-kolapsoaren arriskuaz, jasangarritasunaren bideragarritasunaz eta deshazkundearen aukeraz arituko gara.
Nola egin behar da ikastaroa? Bertan aurkituko duzun materiala aztertu, eta ebaluazio galdetegia osatu behar duzu. Hau da ikastaroan zehar topatuko duzuna:
Hizkuntzari dagokionez, ikastaroa euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke. Horretarako, webgunean hizkuntza aukeratuko da, baina garrantzitsua da ikastaro osoa aukeratutako hizkuntzan egitea, dokumentuak ez baitira berdinak.
Ikastaroa egitean edozein zalantza edo arazo izanez gero, WhatsApp bidez 620 278 070 telefono zenbakira idatz dezakezu.