Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
Pertsona orok du bere komunitatean eragiteko ahalmena, baina horretarako norberaren gaitasunak eta potentziala ezagutzea ezinbestekoa da.
Ikastaro honen bitartez, parte hartzen duten gazteek barnean dituzten gaitasun potentzial horiek identifikatzeko aukera izango dute eta, aldi berean, hainbat modu ezagutuko dituzte beren komunitatean eragiteko. Ikastaroak 9 orduko iraupena izango du.
| |
|
|
|
|
| |
| |
|
* Unean uneko osasun gomendioen arabera, ikastaroa aurrez aurre (Gaztegune . Anoeta pasealekua 28, Donostia) egitetik guztia on line egitera pasa daiteke. Kasu bietan partaideak, irakaslea, edukia eta iraupena (totala) berberak izango dira.
Prestakuntza-saio hauetan bereziki gai haueik hausnartu eta landuko dira:
● Auto-ezagutza
● Motibazioa
● Potentziala desblokeatzen
● Sormena
● Parte hartzeko modu berriak
● Komunitate birtuala eragiteko gune gisa
● Komunitatean eragiteko modu ezberdinak
● Gazteen parte-hartze motak
Ikastaroak 3 zati ezberdin izango ditu: hitzaldia, praktika ona eta dinamika. Lehen biak streaming bidez ere emango dira, bertaratu ez diren 15 gazteek ere jarraipena egin dezaten.
Dinamikak soilik bertaratutako gazteekin egingo dira. Irakasleak eduki ezbedinak azalduko ditu partaideen arteko eztabaida bideratuz. Hausnarketa teorikoa ariketa praktikoekin tartekatuko da, barneratutako edukiak gaitasun bihurtuz.
Praktika ona: Frena la Curva ekimena emango da ezagutzera.
Izena emateko epea maiatzaren 7an amaituko da. Plazak betez gero, itxarote-zerrenda sortuko da izen-emateen ordenari jarraituz, bajarik egonez gero plazak bete ahal izateko.