*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 4. Arauak eta mugak. Nola ezarri era asertibo batean

 

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: Lekuaren arabera / Tailerra: 20-25 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Astearte, asteazken eta ostegunetan.

Trebatzailea: Leyre Cano 

 

Helburu orokorra:

  • Hitzaldia. Hitzaldi honen bitartez, familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko zer behar den ikusiko da, hori garatzeko beharrezkoak diren arauak eta mugak nola jarri landuz.
  • Tailerra. Tailer honen bitartez, familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko beharrezkoa den egitura nola izan landuko dugu, horretarako lagungarriak izango zaizkigun arauak eta mugak jartzen ikasiz.

 

Helburuak:

  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak ezagutzea.
  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinen ondorioak ikustea.
  • Familia-giro ona izateko modua lantzea.
  • Familian arauak eta mugak izatearen beharra jakitea.
  • Familiako arauak era asertiboan jartzearen onurak ikustea.
  • Familian arauak era asertiboan jartzeko tresnak ezagutzea.
  • Familian dauden gatazkak eta arazoak ebatzeko tranak eskuratzea (tailerra).

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinen ezagupena.
  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdiak erabiltzearen ondorioak.
  • Zer dira mugak?
  • Zertarako balio dute mugek?
  • Mugak era asertiboan jartzearen onurak.
  • Mugak era asertiboan jartzeko tresnak.
  • Arauen beharra familian.
  • Arauak era asertibo batean jartzeko modua.
  • Zer izan behar dugu kontuan arauak eta mugak jartzeko orduan?

 

Metodologia:

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
  • Teorian oinarrituta, kasu praktikoak landuko dira.
  • Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak ezagutzeko kasu praktikoak azalduko dira.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Proiektorea, internet posible bada eta papelografo edo arbela.