*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 6. Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak (BERRIA)

 

Hartzaileak: Haurren eta nerabeen gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: mugarik gabe / Tailerra: 20 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Trebatzailearen agendaren arabera.

Trebatzailea: Nerea Mendizabal  

 

Helburu orokorra:

  • Presak, ordutegiak, betebeharrak, espektatibak… gure onetik ateratzeko baldintzetan murgilduta bizi gara. Saihesgarriak direnei aurre hartu eta saihestezinak direnak kudeatzeko pilulek, egunerokotasuna eramateko arintasuna eskainiko digute.

 

Helburuak:

  • Gatazka eta estres maila altua izatera eramaten gaituzten elementuak ezagutu.
  • Egunerokotasunean gatazkak gutxitzera eta daudenak kudeatzera eramango gaituzten gakoak ezagutu.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Espektatiba, uste eta pentsamenduak errealitatera ekarri.
  • Lasaigarrien estrategiak ezagutu.
  • Egoeren aurretik eta ondorengo lanketa.
  • Elkarlanerako baldintzak erraztuko dituen elementuak zaindu.

 

Metodologia:

  • Hitzaldia. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.
  • Tailerra. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenagailua eta kanoia edo telebista