Haurrentzako lehen sorospenak (BERRIA)

                                                                                       

Hartzaileak: Haurren gurasoak. (Haur jaio berri eta txikientzat berezia izan daiteke)

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Tailerra: 20 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Trebatzailearen agendaren arabera

Trebatzailea:  

 

Helburu orokorra:

  • Prestakuntza-ekintza honen helburu nagusia da parte-hartzaileei lehen laguntza pediatrikoak zer diren eta zer eskatzen duten jakiteko ezagutzak eta tresnak helaraztea, larrialdi-egoera batean istripu edo gaixotasun bat izan duten haurrei laguntza eraginkorra emateko. Horrela, lehen minutu erabakigarri horiei segurtasun osoz aurre egin ahal izango diete.

 

Helburuak:

  • Istripuak saihesten ikastea.
  • Auto-babeserako eta lehen sorospenerako beharrezkoak diren prozedura eta teknika egokiak aplikatzea.
  • Bizi-larrialdi egoerak identifikatzea eta konpontzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Larrialdietarako jarraibideak: BAS jokaera gauzatzen ikastea.
  • Bihotz-biriketako geldialdia pediatrian: arrazoiak, gogoetak.
  • Oinarrizko bizi-euskarria: algoritmo unibertsala, haurrentzako egokitzapena.
  • Lehen sorospenak: arnasbidearen buxadura, odol-jarioak eta shocka, zauriak, erredurak, traumatismoak eta pediatriako ohiko gaixotasunak.
  • Heimlich-en maniobra behar bezala egiten jakitea.

 

Metodologia:

Edukiak garatzeko partaidetzazko metodologia kontzeptuak bilatu eta asimilatzean bete behar duten zeregin aktiboan oinarritzen da, irakasleek uneoro gainbegiratutako partaidetzazko lan praktiko baten bidez. Horretarako, eskema honi jarraituko zaio:

  • Sarrerako azalpen teoriko laburra, taldeak landu beharreko jardueraren oinarriekin.
  • Prestatzaileak exekuzio teknikoa modelatzea.
  • Parte-hartzaileen entrenamendua, behatutako jokabidearen arabera.
  • Hitzezko errefortzua eta hobetzeko iradokizunak: prestatzaileak gainbegiratu eta zuzentzen du, hala badagokio.

Prestakuntza-saioetan simulazioak egingo dira eta lehen mailako arretan ohikoak diren egoerak praktikatuko dira.

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Trebatzailearen arabera.