*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 7. Haurrak, nerabeak eta Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?

 

Hartzaileak: Haurren gurasoak / Nerabeen gurasoak
Haurren gurasoentzat: Haurren eta pantailen arteko harremana ulertzen.
Nerabeen gurasoentzat: Nerabeen errealitate digitala: sare sozialak, online jolasak, onurak eta gatazkak. Familian kudeatzen

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: Mugarik gabe / Tailerra: 20 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: 

Hitzaldiak. Ostegunetan; 16:00-17:30, 16:30-18:00, 17:00-18:30; 17:30-19:00
Tailerrak. Ostegunetan; 16:00-18:00, 16:30-18:30, 17:00-19:00, 17:30-19:30

Trebatzailea: Rakel Gamito  

 

Helburu orokorra:

  • Egungo errealitate digitala ezagutzea eta bertan bizi daitezkeen egoera gatazkatsuen edota arriskutsuen bitartekari izateko estrategiak barneratzea.

 

Helburuak:

Haurren gurasoentzat

  • Haurren erabilera-ohitura digitalak aztertzea.
  • Pantailek haurren garapenean duten eragin positiboak zein negatiboak lantzea
  • Testuinguru digitaletan haurren ongizatea bermatzeko familiek duten zereginari buruz hausnartzea eta bitartekaritzarako estrategiak eskaintzea

Nerabeen gurasoentzat

  • Nerabeen errealitate digitala ezagutzea.
  • Internetek nerabeen bizitzan duen eragin positiboa zein negatiboa lantzea
  • Nerabeen Interneten erabilera segurua bermatzeko familiek duten zereginari buruz hausnartzea eta bitartekaritzarako estrategiak eskaintzea

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

Haurren gurasoentzat

  • Jendarte hiperkonektatuaren errealitate digitala (erabilera-ohiturak: gailuak, maiztasuna, edukiak…) eta horrekiko ikuspegi kritikoa
  • Gailu digitalen abantailak: mundua ezagutu, komunikazioa eta harremanak, garapen kognitiboa, identitate erreferenteak…
  • Pantailen gehiegizko erabileraren ondorio fisiko, psikologiko eta emozional negatiboak: tonu falta, gorputz-jarrera ezegokiak, arreta mantentzeko arazoak, emozioak identifikatzeko eta kudeatzeko zailtasunak…
  • Familiaren bitartekaritza teknologikoaren garrantzia eta gakoak.

Nerabeen gurasoentzat

  • Jendarte hiperkonektatuaren errealitate digitala (erabilera-ohiturak: gailuak, maiztasuna, edukiak…) eta horrekiko ikuspegi kritikoa
  • Gailu digitalen abantailak: mundua ezagutu, komunikazioa eta harremanak, garapen kognitiboa, identitate erreferenteak…
  • Pantailen gehiegizko erabileraren ondorio fisiko, psikologiko eta emozional negatiboak: tonu falta, gorputz-jarrera ezegokiak, arreta mantentzeko arazoak, emozioak identifikatzeko eta kudeatzeko zailtasunak…
  • Familiaren bitartekaritza teknologikoaren garrantzia eta gakoak.

 

Metodologia:

  • Hitzaldia. Oinarri kontzeptualen lanketa eta horiei buruzko hausnarketa ahozko azalpenen zein ikus-entzunezko materialen bitartez bideratuko dira. Horrez gain, parte-hartzaileei gaia familian sakontzeko material osagarria banatuko zaie.
  • Tailerra. Tailerra modu parte-hartzailean bideratuko da. Gaiak lantzeko hausnarketa kritikoa garatzea helburu duten praktika kolaboratiboak proposatuko dira eta oinarri kontzeptualak sakontzeko ahozko azalpenak, ikus-entzunezko materialak eta egoeren adibide zehatzak eskainiko dira. Beraz, ikasleen parte-hartzea eta gogoeta izango dira saioen funtsa. Horrez gain, parte-hartzaileei gaia familian sakontzeko material osagarria banatuko zaie.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenagailua, proiektorea/pantaila eta audioa (bideoren bat jarri ahal izateko, baina ez da ezinbestekoa)