Autoestimuak bizitzako alor desberdinetan eragiten digu. Seme-alabengan jarri dezakegun begiradak beraien auto irudirako elikadura osasungarria izan daiteke. Nola ikusten dut seme alaba? Nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzekin baldintzatu gabe? Nola lagundu diezaioket bere buruan konfiatzen?
Helburuak:
Seme alaben autoestimuaren eraikuntza prozesuan gurasook dugun eraginaz jabetu
Seme-alabek, beraiengan duten irudian lagungarri izango diren helduon jarrera eta baliabideak ezagutu
Haur eta gazteen esentzian dagoen edertasuna deskubritzeko gakoak
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Autoestimua eraikitzeko prozesuan eragiten duten elementuak
Gustokoak diren eta ez diren jokaeren aurrean nola erantzun beraien estimuan baldintzatu gabe?
Hitzaldia. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.
Tailerra. Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.
Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala: