Ortzadar

 

  Estibaliz Ansotegi Guruziaga

 

  • Psikologoa eta Familia-orientazio eta -aholkularitzako masterra.
  • 2002tik: Osasunaren prebentzio eta sustapenerako proiektuetan hezitzailea eta koordinatzailea Ortzadar SL enpresan.
  • DBHko ikasleei adikzioen arloko tailerrak ematen dizkie.
  • Osasunaren prebentzioari eta sustapenari buruzko prestakuntza ematen die irakasleei, familiei eta bestelako osasun-eragileei (gazteria-teknikariak, gizarteratzeko eta laneratzeko lantaldeak, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeko lantaldeak, gizarte-zerbitzuetako udal-langileak, kiroletako begiraleak, astialdiko begiraleak, etab).
  • Prebentzioko materialetarako edukiak diseinatzen eta lantzen ditu, bai ikasleentzat, bai irakasle eta familientzat.

 

  Jessica Rodriguez Samaniego

 

  • 2019tik Ortzadar S.L. enpresako adikzioak prebenitzeko programetako prestatzailea.
  • Psikologian lizentziatua, Masterra osasun mentalean eta aditua langileen kudeaketan.
  • Adikzioen arloko ikasleentzako tailerrak (DBHtik aurrera).
  • Osasuna prebenitu eta sustatzeko gaietan trebatzailea: Irakasle, famili eta bestelako osasun-eragileentzat (gazteria teknikariak, gizarteratze eta laneratze taldeak, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze taldeak, gizarte zerbitzuetako udal langileak, kirol begiraleak, aisialdiko begiraleak...).
  • Ikasleentzako prebentzio-materialetarako edukiak diseinatzea eta lantzea.
  • Aurreko urteetan psikologo gisa aritu da arlo klinikoan, gurasoekin banakako eta taldeko terapian.

 

  Izaskun López de Torre

 

  • Ortzadar S.L. enpresako prestatzaile eta kolaboratzailea.
  • Psikologian lizentziatua.
  • Hezkuntza-programen koordinatzailea (bizikidetza, bullyinga eta abusua, kontsumo arduratsua eta hezkidetza).
  • Materialak eta tailerrak diseinatzea eta ematea. Adimen emozionaleko gaietan trebatzen du familiekin, irakasleekin eta ikasleekin. Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetako irakaslea eta orientatzailea.