*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 5. Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?

 

Hartzaileak: Haurren gurasoak / Nerabeen gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: ez dago gehiengorik / Tailerra: 20 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Abendutik maiatza bitartean. Astearte eta ostegun arratsaldetan

Trebatzailea: Eider Goiburu  

 

Helburu orokorra:

  • Plazerrean, zaintzan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzen laguntzeko gakoak eskaintzea.

 

Helburuak:

  • Sexualitateak haurtzaroan / nerabezaroan dituen ezaugarriei buruzko oinarrizko formazioa eskaintzea.
  • Familiek duten sexualitate ereduei buruzko hausnarketa bultzatzea.
  • Haurren / nerabeen hezkuntza prozesuan sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak aztertzea.
  • Gurasoak sexualitate eremuko heziketa lanetan ahalduntzea.
  • Familiek dituzten bizipen, kezka, galdera, eta abar beste familiekin partekatzeko espazio bat.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

Haurren gurasoentzat

  • Sexualitatea eta bere dimentsioak.
  • Sexualitatearen eraikuntza haurtzaroan: gorputza, generoa, identitatea eta sexu-portaerak.
  • Haurren sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak.

Nerabeen gurasoentzat

  • Sexualitatea nerabezaroan:
    • Aldaketak: fisiko, psikologiko, emozional eta sozialak.
    • Harremanak: lagunak, bikoteak eta sexu-praktikak.
    • Testuingurua: informazio-iturriak eta sexualitateari buruzko arau sozialak.
  • Nerabeen sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak.

 

Metodologia:

Hitzaldia

  • Eduki teorikoak landuko ditugu beti ere parte-hartzaileei galdera, kezka, hausnarketa eta ekarpenetarako espazioa eskainiz. Aldi berean, taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira familiek dituzten bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten.

Tailerra

  • Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango da. Bakarka nahiz taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira gurasoek dituzten bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten. Aldi berean, guztien beharrak kontuan izango dira taldekide bakoitzaren zaintza eta erosotasuna bermatuz.

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenagilua, proiektorea, internet eta arbela