Hartzaileak: Haurren sustapeneko hezitzaileak (Youtube) eta Nerabeen sustapeneko hezitzaileak (Instagram).
Ikastaroa-emailea: Naiara Pérez de Villarreal Amilburu
Helburuak:
HELBURU OROKORRA: Oinarrizko gaitasunak eskuratzea tresnaren kudeaketan eta erabileran.
HELBURU ZEHATZAK:Tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzea o Plataformari etekina ateratzen ikastea o Hurbileko adibideak eta praktika onak ezagutzea eta aztertzea
Programa:
Sarreraplataformaren erabilpenaren oinarrizko ezagutzak.
Plataforma modu eraginkorrean erabiltzeko aholkuak eta trikimailuak.
Adibideak eta jardunbide egokiak aztertu.
Metodologia:
Eduki teorikoei buruzko lana egingo dugu, Interneten aurki daitezkeen baliabideen laguntzaz taxututakoa.
Google Driven karpeta bat sortuko dugu bertan baliabideak errazteko asmoz.
Saioak zabalik egongo dira ikasleek parte har dezaten, eta horrekin batera, partehartzaileen arteko eztabaidari irekitako hausnarketa-tarteak ere sartuko dira, esperientzien bateratze-lanaz aberasteko asmoz.
Nolanahi ere, errealitatetik hurbil dauden gertu-gertuko adibideak erabiliko dira une oro, ezagutzaren transferentzia ahalik eta errazena izan dadin.
* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.