Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

prueba

ZER MUGITZEN ARI DA?

Emakumeok Mugimenduan App berria atera da

Martxan dago Emakumeok Mugimenduan App berria. Emakumezkoen aktibotasuna bistaratzeko eta garatzen laguntzeko tresna da.
Aplikazio honek zure mugimendua erregistratzeko aukera ematen du, aktibotasuna sustatzeko baliabideak eskaintzen ditu, istorio inspiratzaileak jasotzen ditu eta askoz gehiago. Eta erabat DOAN!

Ezaugarri nagusiak:
  • Zure jarduerak erregistratu ahal izango dituzu, eskuz edo gps-a duten euskarrien bitartez.
  • 30 jarduera baino gehiago izango dituzu eskuragarri, kirol ekintzak eta bestelako mugitzeko erak barne.
  • Zure mugimenduaren jarraipena egin ahal izango duzu. Egunero, astero edo hilabetero egiten dituzun jardueran kontuan hartuta zenbat minutuz mantendu zaren aktibo, zenbat pauso eman dituzun edota zenbat kaloria erre dituzun jakin ahal izango duzu.
  • Jarduera bilatzailea izango duzu erabilgarri, bilaketa irizpide batzuen arabera.
  • Inspiratzen duten emakumeen istorioak izango dituzu eskuragarri.
  • Erabat doakoa da. 
  • Gipuzkoa Kirolak entitateak babesten duenez, zure datuak ez ditu enpresa pribatu batek jasoko. 

Deskargatu

Emakumeok Mugimenduan 25 km Erronka

Emakumeok mugimenduan ekimenaren barruan 25 kilometro Erronka Solidarioa burutu da Tolosako Usabal kiroldegian, ekainaren 11an.

Helburua: Emakumeen artean 25 kilometro igerian egitea, bi ordu baino gutxiagoan. 
Gipuzkoako Igeriketa Federazioarekin elkarlanean antolatutako ekimen honekin emakumeen kirola ikustarazi eta emakumeen ahalduntzea bultzatu nahi izan da. 
Parte hartzearekin bildutako dirua Tolosaldeko Emakumeen Etxera bideratu da.

+ info

M eguna, Emakumeok Mugimenduan eguna

Martxoak 25 M eguna ospatu genuen, emakumeok geure burua aintzat hartzeko momentua. Helburua: Mugimenduarekin bat egitea, norbanakoen jarrera aktiboa piztu eta askoren jarrera aktiboak batuz. Mugimenduak emakumezko geldiezinak egiten gaituelako!

Ekintzak: Egunean zehar, Gipuzkoa osoan, emakumeen aktibotasuna sustatzeko jarduera desberdinak antolatu ziren, irrati saio berezia antolatu zen Hoy por Hoy Especial M Eguna  eta Tabakalerako Prisman M ekitaldia ospatu zen, orain arteko ibilbidea azaltzeko, emakumeen testigantzak ezagutzeko  eta M Manifestuaren berri emateko.

M MANIFESTUA
INSPIRATU

Ezagutu mugitzen diren beste emakumeen istorioak

Emakumeak mendian

Lide

Gure gorputzak mugimendua behar du. Hala sentitu dut nik beti. Edozein kirol egiteak energia berritzen didala sentitzen dut. Yogarekin hasi nintzanean gainera, emozioak, blokeoak eta abar ere gorputzaren mugimenduarekin askatu daitezkeela ulertu nuen.

+ info

ZURE ISTORIOA KONTATU
NAHI DIGUZU?

+ info

Gipuzkoako Foru Aldundia | T. zb. 943 112 111 | Lege oharra | Pribatutasun politika | Erabilerraztasuna

ZER MUGITZEN ARI DA? Emakumeok Mugimenduan App berria atera da Martxan dago Emakumeok Mugimenduan App berria. Emakumezkoen aktibotasuna...
Errorea gertatu da txantiloia prozesatzerakoan. The following has evaluated to null or missing: ==> cur_item.Introduccion [in template "20907#20945#26418826" at line 80, column 26] ---- Tip: It's the step after the last dot that caused this error, not those before it. ---- Tip: If the failing expression is known to legally refer to something that's sometimes null or missing, either specify a default value like myOptionalVar!myDefault, or use <#if...
Kirolgala logo
Abenduak 4
Gipuzkoako kirolaren gala

Aplikazio habiaratuak

Gipuzkoarren Kirola saria

Bozkatu orain!

Bete inprimaki hau eta lagundu iezaguzu aurten Gipuzkoako kirolaren balioak hobekien ordezkatu dituen kirolaria edo kirol taldea aurkitzen.

Azaroaren 25ean amaitzen da bozkatzeko epea. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake, eta, horregatik, posta elektronikoaren eta mugikorraren datuak eman behar dira.

Oso gutxi falta da