Atzealdea ARRAUNA

  • Ura maite dut
  • Probatu nahi dut

Zergatik gustatuko zaizu?

HARTU ARNASA, palada bat, beste bat, hirugarren bat… gozatu.

Ontzian eserita, aurrera nola egiten duen sentituko duzu, eta ura haren azpian doala. Beste ingurune batean egongo zara, urez inguratuta, eta lasai sentituko zara. Harrituta geratuko zara, berehala arraunkada bakoitzarekin gozatzen duzula ikustean, eta berriro sentitu nahiko duzu asetasun sentsazio hori.

Itsasoan edo Gipuzkoako edozein ibaitan, arrainak uretan baino hobeto sentituko zara. Azken batean, arrainek ezin dute arraun egin ur azpian.

Zergatik da ona zuretzat?

Arrauna ariketa osoenetako bat da, arraun egitean gorputzaren goiko aldeak zein behekoak egiten baitute lan. Muskulu multzo ugarik aldi berean lan egiten dutenez, eskaera kardiobaskularra handitu egiten da; hortaz, arrauna ariketa aerobikoa eta suspertze ariketa da.

Oso jarduera baliagarria da bizitzako beste arlo batzuetara transferi daitezkeen balio positiboak garatzeko: ahaleginduz hobetzeko nahia, lankidetza, taldeko lana eta kideenganako edo/eta aurkarienganakoa errespetua. 

Arraun egitea burua argitzeko eta eguneko estresa alde batera uzteko modu bikaina izan daiteke.

Zenbat balio du?

Gipuzkoako arraun elkarte batzuek aisialdiko arrauneko atalak edo beteranoen taldeak dituzte. Hurbilen duzunean galde dezakezu. Kuotak oso arrazoizkoak dira. 

Klubek arrauna sustatzeko hastapen ikastaroak antolatzen dituzte, batik bat udan. Zenbaitetan gazteekin bakarrik egiten badituzte ere, beste batzuek adin guztietarako ikastaroak antolatzen dituzte. Prezioak aldakorrak dira, baina, oro har, oso merkeak. 

Zer ekipamendu behar duzu?

Oinetakoak edo txankletak (ontzian kendu egingo dituzu).

Kirola egiteko arropa erosoa, busti daitekeena, hasieran zipriztinak izaten baitira. 

Zerbait gehiago behar baduzu, entrenatzaileak eskatuko dizu.

Ontzia eta arraunak elkarteak jarriko ditu. 

Ideiak

Arrauning

Arraun-irteerak eta -jarduerak eskaintzen dituen enpresa.

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu