​​​​​​​

 
 

M Emakumeok Mugimenduan

Gipuzkoako emakumeak ahalduntzeko sortu dugun ekimena da. Emakume orok mugimenduarekin bat egin dezagun. Norbanakoaren jarrera aktiboa piztuz eta askoren jarrera aktiboak batuz. Gipuzkoar emakumeok eta kirola – jarduera fisikoa batuko gaituena eta iraungitze datarik izango ez duena. Emakumeok kirolarekiko dugun harremana eraldatzeko eta indartzeko.
Mugimenduak mugimendua eragiten duelako.

 

zatoz!

Asko dugu hitz egiteko.

 
Eman izena M buletinean
 
 

Emakumea zara? Paregabea zara. Konparaketarik Gabe. Ez gutxiago, ez gehiago. Denok pareko. Eta ez. Ez jan burua. Jan ditzagun orduak, egunak, zereginak. Jan dezagun mundua. Har dezagun arnas.

Eta eutsi diezaiegun mugitzeko arrazoei!

 

 
DOAKO ORIENTABIDE ZERBITZUAK
 

Oztopoak eta mugak gaindetzeko laguntza!

 

Anitzak dira egunerokotasuneko oztopoak. Anitzak, bizitza aktiboaren onurak. Anitza behar du beraz jarduera fisikoaren edo kirol praktikaren eta emakumeon arteko harremanak. Eta aniztasunaren ekosistema honetan, kirol mundu berri bat sortuko dugu gipuzkoar emakumeontzat. Gure mundu aktibo propioa, gure neurrira egina. Banakakotasunetik, kolektibora.

Emakumeona eta emakumeontzat.

 
 
Mugiment gipuzkoa
 

Irakurri Bizitza Aktiboa Sustatzeko Estrategia

 
 
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu