Atzealdea PIRAGUISMOA

  • Airea behar dut
  • Haurrekin jarduteko
  • Ura maite dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Sentitu nola dabilen ura zure piraguaren azpian. Aldatu ingurunea, eta nabaritu nola flotatzen duzun. Gelditu une batez, eta laztandu ura. Gozatu ibaiez eta hondartzez beste ikuspegi batetik. Zugandik gertu edertasun natural handiko lekuak daudela ohartuko zara, eta beste modu batera ikusiko ez zenituzkeen paisaia ederrak ezagutuko dituzu.

Izan jardueraren edozein kirol modalitatetan entrenatuta, edo aisialdian senideekin eta lagunekin ongi pasatzeko praktikatuta, piraguismoa aktibo mantentzeko modu bikaina da.

Zergatik da ona zuretzat?

Piraguismoa oso jarduera ona da muskuluak lantzeko, batik bat gorputzaren goiko aldekoak, eta indarra, potentzia eta erresistentzia ematen dizkie. Arraun egiteko, sorbaldek, bularreko muskuluek, besoek eta bizkarreko muskulu guztiek indar handia egin behar dute. Sabelaldeko muskuluak ere beharrezkoak dira, gorputzari egonkortasuna emateko.

Arraun egitean, muskuluak lanean ari dira ia etengabe, eta, horri esker, pultsua handitu egiten da, eta bihotzak hobeto funtzionatzen du.

Hauek dira piraguismoaren beste onura batzuk: gantzak erretzen laguntzen du; organismoaren zenbait funtzio hobetzen ditu –hala nola digestiboak-; artikulazioen eta hezurren osasuna hobetzen du, eta metabolismoaren eraginkortasuna areagotzen du, estres mailak txikitzen laguntzeaz gain.

Zenbat balio du?

Piraguismoak ez du zertan garestia izan. Material propioa (kayaka edo kanoa, arraunak, salbamendu txalekoa, etab.) edukitzea ez da merkea. Baina ekipamendua alokatzen duten enpresa eta itsas klub ugari daude. 10-12 eurogatik ordubeterako aloka ditzakezu piragua eta ekipamendu guztia.

Gipuzkoako klub batzuek adin guztietarako ikastaroak antolatzen dituzte, nagusiki udan. Sasoi ona da hori, jarduera probatzeko

Zer ekipamendu behar duzu?

Ikastaro bat egin edo materiala alokatuz gero, nahikoa duzu busti daitekeen kirol arropa erosoa janztea, piraguismoaren edozein modalitate praktikatzen hasteko. 

Aukeratu bakarrik arraun egin nahi duzun, edo ahalegina eta dibertsioa beste norbaitekin partekatu nahi dituzun 2 edo 4 plazako kayak batean. 

Oso jarduera erakargarria da. Baliteke egunen batean ekipamendu propioa erostea eta piragua batetik ezagutu ahal izatea Gipuzkoako ibaiak eta kostalde

Ideiak

Piraguismoko klubak eta enpresak

Kirolak.net atarian hainbat klub eta enpresen estekak aurkituko dituzu.

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu