Atzealdea Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguneko Mural Lehiaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, ikasteetxei zuzendutako ekimen berri bat jarri du abian. Erronka muralak diseinatzea da, ingurumena zaintzearen eta naturarekin konektatzearen balioa bultzatzeko proposamen eta planekin.

2021·01·26


Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguneko Mural Lehiaketa

 

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak gogorarazi duenez, "Ikastetxeak funtsezkoak dira gure haurrek naturarekin duten lotura sustatzeko, etorkizunean pertsonek naturarekin duten benetako konpromisoa eta inplikazioa bermatuko duen kontzientzia har dezaten."

Departamentuaren  “Konekta GNaturaldia” programak 2020ko ekainean emandako azken datuen arabera, inkesta baten bidez 1.860 ikasleko lagin adierazgarri bati buruz egindakoak, ondorioztatu zen haurrek gutxiago dakitela naturari eta biodibertsitateari buruz. Datuen arabera, Gipuzkoako 8 eta 12 urte bitarteko haurrek naturarekin duten lotura orokorra 1,42 zen. Oro har, 1,5 da naturarekiko lotura-maila egokia eta konexio maila sendoa adierazten duen puntuazioa. Hori dela eta, beharrezkoa da Gipuzkoako haurren eta naturaren arteko harreman zuzena eta pertsonala sustatzea; izan ere, naturarekiko lotura lehenengo pausoa da natura babesteko jarrera arduratsuak izateko eta garatzeko. “Zerbait zaintzeko maitatu egin behar da, eta maitatzeko ezagutu egin behar da”, esan du Asensiok.

Lehiaketa Gipuzkoako ikastetxe guztientzat da eta 8 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartzeko diseinatuta dago. Proposamenak maiatzaren 3a baino lehen bidali behar dira helbide honetara: ingurumendibulgazioa@gipuzkoa.eus

Material hauek bidali behar dira:

  • Naturaz gozatzeko proposamenak biltzen dituen murala
  • Ikasgelako argazkia, egindako muralarekin
  • Aurkeztutako proposamena azaltzen duen bideoa