Atzealdea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak bideo-joko bat plazaratu du, klima aldaketari buruzko kontzientziazioa areagotzeko eta arazo horri aurre egiteko jarrerak sustatzeko.

2019·02·07


Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak bideo-joko bat plazaratu du, klima aldaketari buruzko kontzientziazioa areagotzeko eta arazo horri aurre egiteko jarrerak sustatzeko.

Klima aldaketa eta kutsadura dela eta, etorkizunean ia ezinezkoa izango da munduan bizitzea. Dena dela, orainaldira itzultzeko eta gure planeta hondamendi ekologikora eraman duten akatsak konpontzeko aukera duzu, karbono aztarna murriztuta.

 

Hori da, hain zuzen, «klima aldaketari aurre egin» Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak aste honetan argitaratuko duen bideo-jokoaren planteamendua, eta Android eta IOSeko erabiltzaile guztien eskura doan jarriko dena.

 

Galdera joko bat da, gazteek karbono aztarnari, klima aldaketari eta ingurumenarekin zerikusia duten beste gai batzuei buruzko informazioa jaso dezaten modu atseginean.

 

Jokoak hiru zailtasun maila ditu, eta hainbat eszenatoki (landa, hiri txikia, hiri handia), non jokalariak galderak erantzuten joan beharko duen, eta, horrela, puntuak lortzen, ingurumena hobetu eta karbono aztarna murriztuko duten neurriak ezartzeko.

 

Ikusi da hainbat kontzeptu zabaltzeko orduan metodo tradizionalak erabiltzeak atzera botatzen dituela gazteak. Bideo-jokoaren helburu nagusia da tresna motibatzaile bat izatea kontzeptuak ikasi (eta gogoratzeko) eta jokabideak aldatzeko, horrela, pertsonok planetan dugun inpaktua murrizteko.

 

Jokoa prest dago deskargatzeko, bai Androiden eta bai IOSen, AppStore-ren bidez, honako hau idatzita: Haz frente al cambio climático, telefonoa gaztelaniaz konfiguratuta baduzu, eta klima aldaketari aurre egin, euskaraz konfiguratuta baduzu.