Atzealdea Euskal moda izango da nagusi berriz ere aurtengo Donostiako Zinemaldian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuek proiektu honetan parte hartzeko aukera eman nahi dizute

2022·07·19


Euskal moda izango da nagusi berriz ere aurtengo Donostiako Zinemaldian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuek proiektu honetan parte hartzeko aukera eman nahi dizute

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 70. edizioko ekitaldietako aurkezleek, aktoreek, eta zuzendariek Gipuzkoako eta Euskadiko moda eramango dute berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuen (GK Green Fashion) eta Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako Udalaren eta Zinemaldiaren arteko lankidetzari esker.  Zinemaldia gure kulturaren eta ehungintza jasangarriko sormen lanen nazioarteko erakusleiho onena bihurtuko da aurten ere.

Proiektua lurraldean finkatzearen eta hedatzearen aldeko apustua eginez, Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadiko moda, osagarri, bitxigintza eta oinetakoen sortzaile eta diseinatzaile guztiengana iristea helburu duen ekimen honen buru da, eta 'online' eta 'offline' komunikazio kanalak izango ditu herritar guztiengana iristeko.

Izena emateko epea uztailaren 19an (asteartea) irekiko da, eta abuztuaren 9an (asteartea) itxiko da, 23:59an. Izena emateko epea bukatu ondoren, abuztuaren 10etik 23ra bitartean, parte hartzaileek jantzien proposamenak bidali beharko dituzte (23:59ak arte) eta Madrilgo 'Change is good' taldeko kideek —zinemaldiko estilista ofizialek— proposamen guztiak aztertu eta zinemaldian zehar izarrek eramango dituzten jantziak aukeratuko dituzte. Zein jantzi aukeratu dituzten jakiteko, abuztuaren 31ra arte itxoin beharko dugu, egun horretatik irailaren 16ra arte joango dira horren berri ematen, inaugurazio egunera arte, hain zuzen. Bitxiak eta osagarriak aurkezleen jantziak hautatu ondoren aukeratuko dira.

“2022ko Zinemaldiko izarrak janzten” proiektuarekin bat egiten duten Gipuzkoako eta Euskadiko enpresen proposamen guztiak 'lookbook' digital batean aurkeztu beharko dira nahitaez.

Zinemaldiaren 70. edizioan Gipuzkoako eta Euskadiko sortzaileen diseinu onenak ikusi ahal izango ditugu berriz izarren soinetan; xarmaz betetako aste horretan zinemaz eta zinemaldiarekin lotutako guztiaz gozatu ahal izango dugu, gero eta jasangarriagoa den eta tokiko elementuek gero eta protagonismo handiagoa duten zinemaldian.

Hona hemen Gipuzkoa.eus-eko albistearen esteka: https://gip.eus/47w